Gizartea -

Hirugarren jardunaldia

Ekaitz handi batek Aita Santua eta milaka gazteen bigilia hautsi du

Milioi bat erromesetik gora bildu da Cuatro Vientosen ospatutako Bijilian. Euri eta haize bortitzaren ondorioz, Benedicto XVI.ak bere hitzaldia eten eta laburtu egin behar izan du.

Benedikto XVI.a. Argazkia:EFE
Benedikto XVI.a. Argazkia:EFE
Benedikto XVI.a. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euria eta ekaitza Aita Santuak zuzentzen ari zen Bijilian ustekabean sartu eta ekitaldiko protagonista bihurtu da. Cuatro Vientoseko aireportuan ehunka mila pelegrino daude, jardunaldi osoan momentu hau itxaroten egon dira. Ekaitza gutxitu denean, Aita Santuak bere hitzaldiarekin jarraitu du "gure indarra euria baino handiagoa dela" esanez..

Hitzaldian, Aita Santuak ezkontzaren bereiztezintasuna errepikatu du, bakarra gizon eta emakume baten artekoa dela zehaztuz.

Beste aldetik, suhiltzaileek eszenatokiko zonalde bat finkatu dute ekaitzaren ostean, haizeteak kapera bat lurrera bota baitu.

Gainera, milaka erromeses kanpoaldean geratu dira Poliziak Cuatro Vientoseko sarrerak itxi dituztelako.

Cuatro Vientosen eszenario erraldoia eraiki dute, ia 200 metroko luzeerakoa.

Goizeko ekitaldietan

Larunbat goiz honetan ospatutako "Barkamenaren Festan" Benedikto XVI.ak apaizen zelibatuaren garrantzia azpimarratu du eta apaizgaiei gogor eusteko eta "Jainkoa alde batera utzi eta boterea, jabetza eta plazerra existentziaren oinarrizko irizpide bihurtzen dituen inguruari" aurre egiteko eskatu die.

Aita Santuak Madrilen, Almudenako Katedralean, egindako homilian esan ditu hitz horiek, 5.000 apaizgairen aurrean.

Horrez gain, Benedikto XVI.ak "mespretxatuak izateko" beldurrik ez izatea eskatu die, mespretxu hori "helburu altuagoak dituztenei edo gaur egun maila gorenean dauden idoloei mozorroa kentzen dietenei" egiten dietelako.

Hamar minutu Mariano Rajoyrekin

Benedikto XVI.a aita santuak 10 minutuko solasaldia izan du Mariano Rajot PPren liderrarekin. Denbora horretan ekonomia egoeraz eta "guztion artean gizarte hobe bat eraikitzeko" beharrezko elkarlanaz aritu dira.

Hori da, hain zuzen, Rajoyk esan duena Aita Santuarekin bildu ondoren. Bere hitzetan, "oso emozionantea" eta "oso ohore handia" izan da Benedikto XVI.rekin hitz egitea.

Elkarrizketa Almudenako Katedraleko sakristia.

Roucoren urtebetetzearen ospakizuna

Almudenako meza bukatuta, Aita Santuak Antonio Maria Rouco Varela Madrileko artzapezpikuarekin bazkaldu du azken horren 75. urtebetzea ospatzeko. Bazkari horretako menuan salmorejoa galeperraren arrautz egosiekin, urdaiazpiko iberikoa eta solomiloa ardo beltz saltsarekin jan dituzte.

Bazkaria Fuellanako Ostalaritza eskolako ikasle eta irakasleen prestatu eta zerbitzatu dute.

Hirugarren eguneko agenda

Eguneko lehen ekitaldia, "Barkamenaren festa", 9:00etan hasi da Erretiroko parkean. 3.000 apaizek Gazteen Munduko Jardunaldiaren 40.000 pelegrin inguruei aitormena hartu diete 50 hizkuntza baino gehiagotan, Erretiroko parkean izandako "Barkamenaren festan".

Benedikto XVI.ak lau gazteri aitormena hartu die: 30 urtez azpiko bi emakumezko eta bi gizonezko.

Aitormenaren denbora 15:00etan bukatzea espero zen, baina ordu horretan oraindik pertsona asko zeuden absoluzioa jasotzeko nahian Erretiroko parkean kokatu diren 200 aitorlekuren batean.

Eguneko agenda beste zenbait ekitaldik osatzen dute: 10:00etan, Misa Santua Almudenan; 12:45ean, bazkaria Madrileko artzapezpikuaren egoitzan; 17:00etan, Gazteen Munduko Jardunaldiaren antolatzaileekin bilera; 19:40ean Madrileko San Jose Institutuko Fundazioari bisita; eta azkenik, 20:30ean, gazteekin otoitz-bigilia, Cuatro Vientos aerodromoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea