Gizartea -

Gipuzkoan

Martin Berasateguiren Lasarteko jatetxean lapurreta egin dute

Azken asteotan egin diren lapurreten ostean zortzigarrena da oraingoa.

Martin Berasateguiren jatetxean lapurreta egin dute

75

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurreta egin dute Martin Berasateguik Lasarte-Orian (Gipuzkoa) duen jatetxean eta hainbat kalte eragin dute bertan.

Jatetxetik azaldu dutenez, lapurreta goizaldean izan da, Loidi kaleko 4 zenbakian dagoen lokalean, Lasarte-Orian, Donostiatik gertu.

Berasategui taldeko "jatetxe nagusia" da, sukaldari ezagunak zabaldu zuen lehenengoa, alegia, Euskadin eta Euskaditik kanpo zenbait jatetxe zabaldu baino lehen.

Gaurkoarekin, zortzi dira azken asteotan egin diren lapurretak Donostian eta horren inguruan.

Arzak, Akelarre eta Saltxipi jatetxeetan ere lapurtu zuten uztailaren azkeneko astean, segurtasun sistemak saihestuta eta diru asko ostuta. Antza, Belartza jatetxean, Petriegi eta Urkiola sagardotegietan eta Basozabal klubeko tabernan egindako modu berdinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea