Albisteak -
Iragarpena
Hodeiak eta ostarteak tenperatura altuekin asteburuan Euskadin
Tenperaturak gora egingo du ostiral honetan, 25 ºC eta 30 ºC artean kokatuko da termometroa. Larunbatean termometroa 35 ºC ingurura hel daiteke.
Erredakzioa
Ostiral honetan eguna hasi eta amaitu lainopean egingo dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Hala ere, kantauriar isurialdean, egunaren erdiko orduetan zerua nahiko garbi geratzea espero dugu. Tenperaturak gora egingo du; balio altuenak 25 ºC inguruan kokatuko dira kostaldean eta 30 ºC inguruan barnealdean.
Larunbatean termometroa 35 ºC ingurura hel daiteke. Hego-haizea kostalderaino sartuko da eta itsasotik hurbil dauden eskualdeetan tenperatura igoera oso handia izango da; hala ere, arratsaldean, haize leuna sartuko da eta beroak amore emango du. Arratsalde partean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsu batzuk botatzea.
Igandean hego-haizearekin jarraituko dugu. Tenperatura maximoak 30 ºC-tik gora kokatuko dira lurralde osoan. Hodei gehiago ikusiko da zeruan, batez ere hegoaldetik iritsiko zaizkigun goi-hodeiak, baina ,hala ere, eguzkia ikusteko moduan izango gara. Bestalde, arratsaldeak aurrera egin ahala hodei mardulagoak garatuko dira eta baliteke trumoiak jo eta zaparradak botatzea.
Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.