Gizartea -
Eraso informatikoa
Gazteen Munduko Jardunaldiaren webgunea hackeatu dute
Twitter sare sozialean salatu dutenez, eraso informatiko baten eraginez webgunea zenbait minutuz blokeatuta egon da.
Erredakzioa
Madril 2011 Gazteen Munduko Jardunaldiaren webgune ofizialak eraso informatikoa jasan du.
Webguneko arduradunek twitter sare sozialean eman dute erasoaren berri. "Eraso informatiko bat jasan dugula eta arazoak izaten ari gara, arazo horiek konpontzen saiatzen ari gara", adierazi dute."Zuen lankidetza eskertzen dugu, eta erakundez kanpoko arrazoiengatik sortutako eragozpenak direla eta barkamena eskatzen dugu", azaldu dute.
Eraso informatikoaren ondorioz, minutu batzuz blokeatuta egon da webgunea eta ezin izan dute, besteak beste, Benedikto XVI.a aita santuak Barajaseko aireportura heldu denean eman duen hitzaldia garaiz argitaratu.