Gizartea -

3, 9, eta 14 urte zituzten

Begirale batek hiru ezindu hil ditu Valladolideko zentro batean

Hildako hiru adingabeak mugikortasuna nabarmen murriztuta zuten, % 78 eta % 90 arteko murrizketa, hain zuzen. Hirurak buruak 'film' paperarekin estalita zituztela aurkitu dituzte.

55 urteko emakumezko bat atxilotu dute. Argazkia: EITB.
Valladolid: Begirale batek 3 adin txikiko hil ditu

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Begirale batek ustez hiru ezindu adingabe hil ditu goizean, Valladolideko Boecillo herriko zentro batean. Begiralea atxilotu egin dute heriotzen arduraduna delakoan, izan ere, ikerketako iturriek Europa Pressi adierazitakoaren arabera, hirurak asfixiaz hil omen dira.Hirurek burua ''film'' paperarekin estalita zituzten.

Gertaera ezinduentzako harrera zentro batean izan da, Bakearen Mezulariek kudeatutakoa, 9:05ak aldera.

Bertara joan diren osasun zerbitzuek hiru, bederatzi eta 14 urteko hiru adingabeen heriotza baieztatu du. Ondoren, G.L.B. 55 urteko ustezko hiltzailea Valladolideko Ospitalera eraman dute. Beste hiru pertsona ere artatu behar zian dituzte.

Hildakoek mugitzeko ahalmena murriztuta zuten, % 78 eta % 90 arteko murrizketa, hain zuzen. Bi espainiarrak ziren eta hirugarrena, aldiz, ginearra Cecilio Vadillo Gobernuko ordezkariordeak Europa Pressi jakitera emandakoaren arabera.

Angel aita Bakearen Mezularien presidentearen hitzetan, gertatutakoa "zoroaldi baten ondorioa" izan da.

Begiralea, zaintzapean

Hiru adingabeen begiralea Valladolideko Ospitalean dago, Poliziaren zaintzapean, heriotzen ustezko arduraduna delakoan. Ikerketaren iturrien arabera, asfixiaz hil omen ditu hiru adingabeak.

Informazio berberen arabera, 55 urteko emakumezkoa bere buruaz beste egiten saiatu da. Ondorioz, buruan, eskumuturretan eta lepoan zauriak omen zituen etahorregatik eraman dute ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea