Gizartea -

Ustezko eutanasia kasua

Baionako medikua, pertsona ahulak pozoinduta hiltzeagatik leporatuta

Lau pertsona ahul pozoinduta hil izana onartu du medikuak gaur epailearen aurrean.

Eutanasia Baionan: Atxilotutako medikuak lau lagun hil izana onartu du

01:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez, Nicolas Bonnemaison Baionako Ospitaleko medikuari pertsona ahulak pozoinduta hiltzea leporatu diote gaur, epailearen aurrean pertsonak hoiek hil izana onartu du ondoren.

Larrialdi zerbitzuetako langileek ohartarazi zioten ospitaleko zuzendaritzari lau pertsona horiek ez zirela berez hil. Gauzak horrela, zuzendaritzak Poliziari deitzea erabaki zuen.

Poliziak asteazkenean atxilotu zuen medikua, eta orain atxiloaldi prebentiboan dago Baionako komisaldegian, izan ere, Frantzian eutanasia ez da legezkoa.

Osasun ministerioak gertatutakoaren eta Baionako Ospitaleko barruko funtzionamenduaren inguruko ikerketa bat ireki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea