Gizartea -

Bazkaria Espainiako apaizekin

Aita Santuak salmorejoa, azpizuna eta postre tipikoak dastatuko ditu

Abuztuaren 20ko bazkariko mahaikideek aperitibo bezala Espainiako olibak eta foie-a eta ogi txigortua izango dituzte, besteak beste. Edateko, garagardoa, freskagarriak, zukuak eta ardoa egongo dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI.ak Kordobako salmorejoa, txahal azpizuna eta postre tipiko espainiarrak dastatuko ditu Espainiako kardinalen, Madrilgo probintziako apezpikuen, hiriburuko apezpiku laguntzaileen eta aita santuaren laguntzaile taldearekin batera egingo duen bazkarian; abuztuaren 20an izango da, Artzapezpikuen Jauregian (Madril).

Alcorconeko (Madrid) Fuenllana zentroak egingo du menua, eta, bertako irakasle batek adierazi duenez, bazkariko mahaikideek aperitibo moduan Espainiako olibak, foie-a eta ogi txigortua, urdaiazpiko iberikoa eta gazta izango dituzte, besteak beste. Edateko, garagardoa, freskagarriak, zukuak eta Xerezko ardoa egongo dira.

dute, Pedro Ximenez jatorri-izenekoa. Horren ostean, bazkariko mahaikideek kafe kafeinagabea edo infusioa aukeratu ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea