Gizartea -

Lapurretak jatetxeetan

Lapurretak, Donostiako Arzak, Akelarre eta Saltxipi jatetxeetan

Arzakek esan duenez, hiru lapur izan ziren eta esperientzia handia zutela ukatu du. Aldiz, Ertzaintzak jatetxe handietan aditutako profesional taldea dela uste du.

Pedro Subijanaren Akelarre jatetxearen kanpoaldea. Argazkia: EITB
Arzak, Akelarre eta Saltxipi jatetxeetan lapurretak izan dira

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken bi asteotan, Donostiako hiru jatetxe ezagunetan -horietako bi Michelin Gidan daude- lapurretak egin dituzte eta diru kantitate handiak eraman dituzte.

Vocento Taldeak gaur argitaratu duenez, kaltetutako jatetxeak Juan Mari Arzakek Mirakruz mendatean daukana, Pedro Subijanaren Akelarre eta Ategorrietako Galtzara Zaharrean dagoen Saltxipi dira.

Gertakariak goizaldean jazo dira. Lapurrek alarma erabilezin bihurtzen dute eta jatetxeko atzeko aldetik sartzen dira; segurtasun-kutxa bilatu, indarrez ireki eta dirua hartzen dute.

Lapurretak egiteko modua aintzat hartuta, Ertzaintzak uste du jatetxe handietan lapurtzea helburu duen profesional talde bat dela erantzulea. Horrenbestez, eta gaizkileak atxilotu bitartean, Herrizaingo Sailak segurtasun-kutxetan egun askotako dirua ez pilatzea eta segurtasun-neurriak zorroztea eskatu die ostalariei.

Arzaken arabera, hiru pertsonek egin zuten lapurretan Juan Mari Arzak sukaldariak esan duenez, dirudienez, hiru izan ziren lapurretan ibili zirenak eta esperientzia handia zutela ukatu du.

Arzakek komunikabideei adierazpenak eman dizkie Donostiako bere jatetxean, eta eraman zuten diru kopurua ez zela oso garrantzitsua izan adierazi du.

Juan Maria Arzak poztu egin da gutxienez ezer garrantzitsurik apurtu ez izanaz, ordenagailurik ez behintzat, disko gogorretako informazioa galtzea arazo handi bat izango baitzen munduko onenetako bat bezala hartuta dagoen jatetxean.

Gainera, gertakizunak duela hamabost egun eman zirela kontatu du, jatetxeak astelehen eta astearte batean itxi zuenean zubi bategatik.

Sukaldariak jakitera eman duenez, kutxa gotorrak horma lodi batzuetan sartuta daude eta horiek ateratzea ezinezkoa da, gutxienez sei ordu sartu gabe. Gaizkileek kutxetako bat bakarrik ireki ahal izan zuten, "elektronikoa"rekin ezin izan zutelako ezer egiterik lortu, dirua hartu eta ihes egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea