Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Emakumeen elkarteek bizkartzainak erasotzaileek izatea proposatu dute

EAEko eta Nafarroako emakumeen elkarteetako kideak irailean bilduko dira bizkartzainen ordezkariekin eta emakumeen kontrako indarkeria sahiesteko neurriak aztertuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen kontrako indarkeria kasuetan bizkartzainak erasotzaileei jartzeko eskatu dute EAEko eta Nafarroako emakumeen elkarteetako ordezkariek.

Aste honetan,indarkeria sexista pairatzen duten emakumeei zaintza ezartzeko proposamena egin diete EAEko eta Nafarroako bizkartzainen elkarteek erakundeei. Clara Campoamor eta Andrea elkarteetako ordezkariek begi onez ikusten dute proposamena, baina, azpimarratu dute zainketa biktimei beharrean erasotzaileei egin behar zaiela.

Datorren irailaren hasieran bilera egingo dute bizkartzainen elkarteekin indarkeria mota honen aurrean hartu beharreko erabakiak aztertzeko.

Euren ustez, egungo neurriak ez dira nahikoak eta emakumeei zaintza orokortzeak tratu txarrak jasaten dituzten biktimen kopurua murriztu dezaketela uste dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan, egun, 45 bizkartzainek jarduten dute bikotekideen edo bikotekide ohien jazarpena jasaten duten emakumeak babesten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea