Gizartea -
Manifestazio berria
Poliziak Soleko plaza blindatu du 'suminduen' sarrera galarazteko
Atochatik hasita Puerta del Soleko plazaraino manifestaldi berri bat egitea erabaki du M-15 Mugimenduko batzordeak. Polizia agenteek plaza zigilatu eta trafikoa moztu dituzte.
Erredakzioa
M-15 Mugimenduko batzordeak protesta egiteko beste manifestaldi bat egitea erabaki du asteazken arratsaldean Madrilgo Jacinto Benavente plazan egindako bileran. Atochatik hasita Puerta del Soleko plazaraino abiatuko dira. Poliziak Soleko plaza inguratzen jarraitzen du, ''suminduen'' sarrera galarazteko.
Poliziak hesiak jarri ditu Puerta del Soleko plazako sarbideetan. Hala ere, 19:30ak arte segurtasun indarrek plazara sartzen utzi dute. Ondoren, berriro blindatu dute M-15 Mugimenduko kideen sarrera galarazteko. Gainera, inguruko kaleen trafikoa moztu dute. Halaber, Metroko eta Aldiriko Trenako Soleko geltokiak itxi dituzte.