Gizartea -

Auzitegi Gorenaren epaia

Ez dute delitutzat hartu hiesa duen batek bikotekidea ez abisatzea

Auzitegiak emazte ohiari eta alabari kalte-ordainak ematea agindu du, gizonak “arduragabekeriaz” jokatu zuelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Auzitegi Gorenak hiesa zuzenbidearen ikuspuntutik ez da legez kanpokoa

Epaimahaiak arduragabekeriazko bi lesio delitu leporatu dizkio, dena den, Rodrigo M.L.-ri, emaztearekin eta alabarekin arduragabe jokatzeagatik. Ondorioz, urtebeteko espetxealdira, eta emazte ohiari eta alabari 20.000 eta 30.000 euroko kalte-ordainak ematera zigortu dute gizona, biak kutsatu egin baitziren.

Madrilgo Auzitegiak gizonezkoa absolbitu egin zuen, emazte ohiak, dibortziatu eta hiru urtera, lesioak egitea egotzita salaketa jarri eta gero. Gertakariak berretsi egin ditu auzitegiak: 1994.urteaz geroztik giza immunoeskasiaren birusa (GIB) zuela jakinda ere, gizonak sexu harremanak izan zituen emaztearekin, gaixotasunaren berri eman gabe. Preserbatiboa erabiltzen zuen.

Auzitegiak jakinarazi duenez, "une batean preserbatiboa hautsi egin zen" eta emakumea haurdun geratu zen. Haurdunaldian, hiesa zeukala jakin zuen eta, gainera, erditzean umea ere kutsatu zen. Bikotea 1999. urtean ezkondu zen eta lau urte geroago dibortziatu zen. Auzitegi Gorena bat dator Madrilgo Auzitegiarekin: akusatuak kaltea "nahi gabe" egin zuela uste dute biek. Hala ere, Goreneko epaileak ez datoz bat probintzia auzitegiak sexu harremanetan preserbatiboa erabiliz arriskurik ez dagoela esaten duen zatiarekin.

Jose Manuel Maza epaia idatzi duen epailearen ustez, kasu honetan, jarrera arduragabea izan zuten preserbatiboa ez apurtzeko ardurarik ez jarrita eta hori pasatu ondoren neurririk ez hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea