Gizartea -

Proposamena

Indarkeria sexistaren biktimez arduratzea eskatu dute bizkartzainek

EAEko eta Nafarroako bizkartzainen hainbat elkartek emakumeen kontrako indarkeriaren biktimen zaintza euren esku utzi eta hedatzeko proposamena aurkeztuko dute erakundeetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen genero indarkeria pairatzen duten biktimen zaintzaren ardura Estatu osoan hedatzeko proposamena aurkeztuko dute EAEko eta Nafarroako Bizkartzainak jardunean elkarteak, Nafarroako ASP92 elkarteak eta Nafarroako eta EAEko bizkartzainen eskubideen babeserako plataformak erakundeetan.

Indarkeria mota hau pairatzen duten biktima guztiei bizkartzaina ezartzeko eskatu dute elkarte horiek erkidegoetako eta estatuko erakundeetara igorri duten ohar batean "urtero izaten diren dozenaka hilketa saihesteko".

Iaz, Estatuan bikotekide edo bikote ohien esku 77 emakume hil zirela gogorarazi dute. 2011n, berriz, 33 pertsona hil direla adierazi dute, horien artean 10ek erasotzailearen kontrako salaketa zuten ipinita eta 7k babes neurriak zituzten eskatuta.

EAEko eta Nafarroako bizkartzainek diotenez, arazo honek badu "konponbidea" eta "heriotza horiek sahiesteko borondate politikoa" besterik ez dela behar erantsi dute. Horregatik, orain arte politikoen eta enpresarien zaintzaz arduratzen ziren bizkartzainak indarkeria matxistaren biktimen segurtasunaz arduratu daitezela eskatu dute.

Elkarte hauek kaleratutako datuen arabera, 500 bizkartzain baino gehiago daude emakume horiei babesa emateko prestatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea