Gizartea -

Gertakaria

25 urteko gizonezko gipuzkoar bat hil da, Eivissan

Eivissako Santa Eulaia herriko Poliziak adierazi duenez, gazteak itsasora salto egin omen du eta buruan jo du. Gorpua uraren gainean topatu dute.

Eivissan ito den gipuzkoar gazte baten gorpua aurkitu dute

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eivissako Santa Eulalia herriko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gaur goizean 25 urteko gizon gipuzkoar bat hil da itsasora salto egin eta buruan kolpea hartuta.

Gaztearen gorpua uraren gainean topatu dute, Santa Eulaliako bela eskolatik gertu.

Larrialdi zerbitzuek gorpua uretik atera dutela azaldu dute eta gainontzeko erakundeak ohartarazi dituzte, baita polizia judiziala ere, ikerketa egiteko eta gorpua eramateko.

Dirudienez, biktima joan den asteazkenean Ibizara oporretan iritsi zen gizon gipuzkoar bat da eta gertakaria izan den lekutik gertu dagoen hartzen zuen ostatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea