Gizartea -

Madrilen

Aire-kontrolatzaileek epaitegian deklaratuko dute astelehenetik hasita

10.000 kaltedun inguruk hamarna mila euro eskatzen dituzte kalteordainetan. AENAk ordaindu beharreko ondare-erantzukizuna 10 milioi eurotik gorakoa izan daiteke.

Aire kontrolatzaileak epailearen aurrean deklaratzen hasi dira

65

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 aire-kontrolatzaile astelehenean hasiko dira deklaratzen Madrileko Instrukzioko 3. Epaitegian. Guztiei iragan abenduaren 3an eta 4an kontrol dorreetako lanpostuak utzi eta aire-eremuaren itxiera eragitea leporatzen zaie.

Agerraldiak lau kontrolatzaileren deklaraziekin hasi eta uztailaren 19, 20 eta 21 arte luzatuko dira Madrileko Castilla Plazako epaitegietan. Deklarazioak 10:30etatik aurrera izango dira.

Asteartean Camilo Cela USCA aire-kontrolatzaileen sindikatuko presidenteak deklaratuko du. Sindikatuak kontrolatzaileen % 90 baino gehiago ordezkatzen du eta Cela zuzendaritzako auzipetu bakarra da. Hala ere, kontrolatzaile gisa auzipetu dute, ezkutuko greba hasi zenean kontrol dorreko lanpostua uzteagatik, eta ez sindikatuko arduradun gisa.

Kalteordainak

Cremades &' || ' Calvo-Sotelo abokatuek 10.000 kaltedunen izenean aurkeztutako salaketan, bidaiarientzat hamarna mila euroko kalteordainak eskatzen dituzte. Salaketa honetan bat-egiteko epea abenduaren 3an amaitzen da.

Salatzaileek erantzukizuna eskatzen diete kontrolatzaileei iragan abenduko zubian izandako kaosak eragindako kalteengatik. Era berean, akusazio partikularrarekin batera, kaltedunen abokatuek AENAren kontrako ondare-erantzukizuna aurkeztu dute, 10 milioi eurotik gorakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea