Gizartea -
Marmokak kostaldean
Milaka Carabela marmoka agertu dira Zarautzen eta Donostian
Zarauzko eta Donostiako Ondarreta eta Kontxa hondartzetara heldu dira Carabela marmokak. Hondartza horietan bandera horia eta bandera beltza igo dute, marmokak daudela ohartarazteko.
Erredakzioa
Gipuzkoako hainbat hondartzetan milaka Carabela marmoka agertu dira gaur goizean, Zarauzko sorosleek baieztatu dutenez.
Zarauzko eta Donostiako Ondarreta eta Kontxa hondartzetara heldu dira Carabela marmokak. Hondartza horietan bandera horia eta bandera beltza igo dute, marmokak daudela ohartarazteko.
Sorosleek adierazi dutenez, "inoiz" ez dute "holakorik ikusi" Zarauzko hondartzan.
Zarautzen, ehunka marmoka erretiratu dituzte azken orduetan.
Bizkaian eta Gipuzkoako gainerako hondartzetan ez dute Carabela marmokik ikusi.