Gizartea -
Astelehenean, bero gehiago
Tenperatura 40 gradura iritsi da Euskal Autonomi Erkidegoan
Termometroek gora egin dute nabarmen, kostaldean barrualdean baino gehiago. Tenperatura altuena Laudion, Araban, izan da: 41,6 ºC, 16:00etan.
Erredakzioa
Aurreikuspenak bete egin dira eta EAEn bero handia izan da nonahi; 20 udalerritan 40 ºC-ak gainditu dituzte.
Igande hau hamarkadako egunik beroenen artean dago. Horren adibide, 15:00ak eta 16:00ak artean tenperatura 35 ºC baino altuagoa zen lurralde osoan. Gauzak horrela, ekainean hainbesteko beroa egin zuen beste egun bat aurkitzeko 2003. urtera joan behar dugu.
EAEko hiriburuei dagokienez, Donostian izan dute tenperatura beroena, 38,9 ºC; ondoren Bilbo izan da, 38 ºC-rekin; eta azkenik Gasteiz, 36 ºC-rekin. Nafarroan ere, antzerako tenperatura izan dute.
Beroak jarraituko duAstelehenean bero zakarraj jarraitu egingo du dugu. Eguzkia zabal ageriko da eta hego-haizea bizi ibiliko da. Hortaz, termometroak igandeko balio maximo berdintsuak harrapatuko ditu eta 35-40 ºC artean ibiliko da berriro.
Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta kostaldean indarrez jo dezake, giroa bat-batean freskatuz. Beroaren ondorioz hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak botatzeko arriskua igandekoa baino altuagoa izango da.
Alerta laranjaHerrizaingo Sailak alerta naranja mantendu egingo du astelehenean, temperatura altuak direla-eta.
Horrez gain, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta horian daude galerna arriskuagatik.
Beroari aurre egiteko gomendioakBabes Zibilak zenbait gomendio eman ditu bero handiari aurre egiteko. Horien artean, ahal den neurrian kalera ez ateratzea eta eguzkitan ez jartzea. Likidoak sarri edatea ere komeni da.
Eguerdi aldera kanpoan ariketa fisikorik ez egiteko ere eskatzen dute. Jatekoari dagokionez, otordu arinak eta maiz egitea gomendatzen dute, ur, gatz mineral, fruta eta barazki ugarirekin.