Gizartea -

Epaiketa

Lopez de Uralde, 'harro' Kopenhageko protestarekin

Greenpeaceko zuzendari ohiaren esanetan, arazoa gais isuriak dira, eta ez haien protesta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juantxo Lopez de Uralde Greenpeaceko zuzendari ohiak adierazi du "harro" dagoela 2009 urtean Kopenhageko Klima Aldaketaren goi-bileran egindako protestarekin. Hain justu, gaur epaituko dute protesta horregatik.

2009ko abenduaren 17an, Uralde eta beste hainbat ekintzaile Margarita erreginak ehun buruzagiri eskainitako afarian sartu ziren, estatuburu jantzian, eta pankarta batzuk erakutsi zituzten.

Hori dela eta, orain espetxe zigorrak eskatu dituzte haien aurka, baina Uraldek baztertu egin du balizko zigorrei buruz hitz egitea.

Epaiketaren baitan bi saio egingo dituzte, lehenengoa gaur, eta bigarrena abuztuaren 19an.

Cadena Ser irrati-katean egindako adierazpenetan, donostiarrak esan du lasai daudela eta kontzientzia "garbi" dutela, benetako arazoa gas isuriak baitira, eta ez haien protesta.

"2010ean, gas isuriak % 5 hazi ziren, Kopenhageko goi-bileraren porrotaren ondorioz, eta asaldatu egiten gaituena arduradunak politikoki edo judizialki ez epaitzea da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea