Gizartea -

M-15 Mugimendua

2.300 bat 'sumindu' bildu dira Kataluniako Parlamentutik gertu

Manifestariek Kataluniako Parlamentuaren aurrean lo egin nahi zuten, baina mossoek saihestu dute. Aurrekontuen inugurko eztabaida asteazken honetan egitea oztopatu nahi zuen protestak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 2.300 bat ''sumindu'' bildu dira gaur Ciutadellako parkearen inguruan, "ez dira pasatuko" lelopean. Bertan Kataluniako Parlamentua dago eta asteazken honetan aurrekontuen inguruko eztabaida egitea saihestu nahi dute manifestariek. Azkenean, Picasso pasealekuan lo egitea erabaki dute ''sumineduek'', parkearen perimetrotik at.

Kataluniako Parlamentuaren aurrean lo egin nahi zuten manifestariek, baina Barne Kontseilaritzak eta Bartzelonako Udalak Ciutadellako parkearen sarrerak ixtea erabaki dute arratsaldean, Esquadra Mossoen zaintzapean.

"Antikapitalista izatea, errealista izatea da", "Murrizketarik ez, ezta mugarik ere", "Politikariak, zuen soldata murriztu" eta Felip Puig Barne kontseilariaren dimisioa eskatzeko zenbait pankarta eraman dituzte manifestariek.

Era berean, bi ''sumindu'' katez lotu dira Ciutadellako parkearen sarrera nagusiko estatuetan eta "Ez dira pasatuko" pankarta bat zabaldu dute, asteazken honetan aurrekontuen eztabaidara joan behar diren diputatuei erreferentzia eginez.

19:00etatik aurrera ehunka manifestari bertaratu dira, Barceloneta, Gracia edo el Poble Nou auzoetatik eta baita Baix Llobregat, el Valles Occidental, el Vallés Oriental eta el Maresme eskualdetatik ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea