Gizartea -

'Suminduak'

M-15 Mugimenduak Soleko kanpaldia amaitu du

M-15 Mugimenduak hiriburuko auzoetan jarraituko du protestekin, baina dozena bat suminduk plazan lo egiten jarraitzea erabaki dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M-15 Mugimenduak 28 egun eman ditu Puerta del Soleko plazan klase politikoaren aurka protesta egiten. Atzo kanpaldiarekin amaitu eta informazio postu bat utzi zuen plazan. Orain mugimenduak hiriburuko auzoetan jarraituko du protestekin, baina dozena bat suminduk plazan lo egiten jarraitzea erabaki dute.

Jorge M-15 Mugimenduko bozeramaile batek jakitera eman duenez, plazan lo egiten jarraituko dutenen erabakia "errespetatzen" du Batzar Nagusiak, baina lana auzoetan jarraituko dutela zehaztu du, eta erkidegoko udalerri ezberdinetan egingo dituzten kanpaldien bidez.

"Onena kanpaldia bertan behera uztea dela uste du Batzar Nagusiak, baina zenbait manifestariren kontrako iritzia errespetatzen du", argitu du. Hala ere, Jorgek azaldu duenez, plazan geratzea nahi duten lagun horiek "ez daude sistemaren kontra", gizarteko hainbat alorrek horrela definitu badituzte ere. "Pertsona horiek ez dituzte arazorik sortu", azpimarratu du.

RodrigokKanpaldia hasi zen lehen egunetik plazan lo egiten ari den "sumindu batek" Madrilgo plaza horretan jarraitzeko asmoa du, "biztanleria kontzientziatzeko eta mundu hobeago batean bizitzeko baldintzak egokiak sortzeko egunero lan egiten jarraitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea