Gizartea -
Istripu larria
Pertsona bat hil da Durango eta Berriz artean trenak harrapatuta
Bart iluntzean gertatutako ezbeharra ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da bart (larunbata) iluntzean Durango eta Berriz artean Euskotren etxeko tren batek harrapatuta. Herrizaingo sailak iragarri duenez, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Arratsaldeko zazpiak aldera Euskotrenek larrialdi zerbitzuetara deitu du bere trenetako batek aipatutako Bizkaiko herrien artean lagun bat harrapatu zuela iragarriz.
Gertaeren lekura Ertzaintzaren patruila bat eta anbulantzia bat joan ziren arren, heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.
Gertatutakoaren aurrean, Bizkaiko gune horretan tren zerbitzua eten egin behar izan zuten hainbat orduz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea