Gizartea -
Legez kontrako adopzioak
'Ume lapurtuen' auziko DNA probak 'arintzeko' eskatu du Legebiltzarrak
Horrez gain, Jaurlaritzak kaltetuei DNA probak ordaintzeko proposamena baztertu dute Legebiltzarrean. Legez kanpoko adopzioen auziarekin zerikusia dutelakoan 300 kasu egon daitezke EAEn.
Erredakzioa
Ezker Batuak egindako proposamenari helduta, Eusko Legebiltzarrak "ume lapurtuen" auziaren inguruko hainbat ekimen eztabaidatu ditu gaurko saioan. 1950 eta 1990 urteen artean izan omen ziren ume lapurretak argitze aldera egiten ari diren DNA probak "arintzeko" eskatu diote Espainiako Gobernuari. Izan ere, baliteke epe horretan EAEn bakarrik legez kanpo 300 adopzio baino gehiago egin izana. Proba horiek Jaurlaritzak berak ordaintzeko ere eskatu du EBk, baina eskari hori ez dute onartu.
Halaber, ekimen horrek, ospitaleei 1936tik 1980ko hamarkada amaiera arte izandako haur jaioberrien ehorzketen inguruko tramiteen erlazioa gauzatzea jasotzen zuen.