Gizartea -
Metro Bilbao
Loly de Juan izango da Metro Bilbaoko presidente berria
Loly de Juan sozialista aukeratu dute Metro Bilbaoko presidente berri, Ernesto Gascoren ordez. Gascok Donostiako PSEko alkategaia izateko utzi du kargua.
Erredakzioa
Bizkaiko Garraio Partzuergoa gaur bildu da, 10:00etan, horren mendekoa den Metro Bilbao enpresako presidentea ordezkatzeko. Loly de Juan aukeratu dute postu horretarako.
Loly de Juan Basauriko jarduneko alkatea da egun, azken hauteskundeetan bertako alkatetzarako sozialisten hautagai izan bada ere, EAJk irabazi baititu hauteskundeak bertan. Zinegotzia eta Metro Bilbaoko presidentea izango da aldi berean.
Metro Bilbaoko presidente berriaren lehenengo zeregina enpresa batzordeak deitutako lanuzteen arazoa konpontzea izango da. Hurrengoa asteazkenerako deitu dute. Bihar, txanda bakoitzeko bi orduko lanuztea egingo dute Metroko langileek.