Gizartea -

M-15 mugimendua

Kanpaldia bertan behera uztea erabaki dute Bartzelonako 'suminduek'

Igande gaueko batzarrean erabaki ostean, 'suminduek' Catalunya plaza utziko dute. Hala ere, egunean zehar ekitaldiekin eta aldizkako biltzarrekin jarraituko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako 'suminduek' Katalunia plazan egindako kanpaldiari amaiera ematea erabaki dute. Hala ere, datozen egunotan hainbat ekitaldi eta aldizka batzarrak egiten jarraituko dute. Igande gaueko biltzarra eta gero hartu dute erabakia, kanpaldia bertan behera uzteko eguna zehaztu ez badute ere.

Biltzarkideek aitortu dutenez, "kanpaldietan gero eta gazte kopuru gutxiago eta aniztasun txikiago daude, kanpaldia eta eguneroko bizitza bateragarria ez delako". Gainera, zenbait arazo eta liskar izan direla baieztatu dute. Halaber, hainbat "suminduk" osasun arazoak izan dituzte, "epe luzera plazan egotea zaila delako, garbitasun, segurtasun eta erosotasun arazoak direla eta".

Batzarrean adostutako dokumentuan, "baldintza egokiak dituen eta berez kudeatu daitekeen esparru zabal bat uztea" eskatu diete Udalari nahiz Generalitateari.

Manifestazioa Bizkaian

Halaber, Bizkaiko "Benetako Demokrazia Orain" taldeak manifestazioa deitu du ekainaren 19rako, egungo klase politikoa eta "biztanleak txiro bihurtzeko" Bankaren neurriak salatzeko asmoz. Egun berean Estatu mailan izango diren beste manifestazioei babesa eskaintzea izango da "sumindu" bizkaitarren helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea