Gizartea -

Uztailaren 17rako

'Suminduek' Madril hartuko dute demokrazia berreraikitzeko

"Martxa handi bat" iragarri dute, hilabeteko iraupenekoa. Martxa hori aldi berean hasiko da Bartzelonan, Donostian, Coruñan, Cadizen eta Valentzian, ekainaren 19an.

Erredakkzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Suminduek" martxa nazionala deitu dute iraultza Espainiako herri guztietara zabaltzeko. Martxa hori uztailaren 17an amaituko da, "Madril hartu eta demokrazia berreraikitzeko" ekitaldi batekin.

Proposamena Bartzelonako "suminduek" egin dute goizeko bilera informatiboan. 56 herri ezberdinetako ordezkariak bertan izan dira protestaren etorkizuneko mugimenduak zeintzuk izango diren zehazteko eta proposamena txalo artean hartu dute.

Proposamenaren arabera, hilabete osoko "martxa handi bat" egingo dute, bisitatzen dituzten herri guztietan bilerak egin, herritarrei mugimenduaren helburuen berri eman eta haien iritziak jasotzeko.

Martxa aldi berean hasiko da Bartzelonan, Donostian, Coruñan, Cadizen eta Valentzian ekainaren 19an. Helburua "Madril hartu, hiria geldiarazi eta demokrazia berreraikitzea" da, azaldu du Bartzelonako ''suminduen'' ordezkari batek txalo artean.

Ekimen honekin "esparru politikoa berreskuratu" nahi dute, "bahituta baitago", eta mugimenduari beste bultzada bat eman herritar guztien parte-hartzea bermatuz.

"Demokrazia berriaren hazia" landatuko dute

Herri guztietan egingo dituzten batzarrez gain, martxan dozenek ortu bat landatuko dute dute herri bakoitzean, baina hazi batzuk Madrileko ortu handirako gordeko dituzte "demokrazia berriaren haziren ikur gisa".

"Honek itxuratia eman dezake, baina botere faktikoek kendutakoa berreskuratzeko modua da", esan du ideia horren sortzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea