Gizartea -

'Pepinoen krisia'

Rubalcabak ez du baztertzen Alemaniaren kontrako neurriak hartzea

Hanburgoko agintariek espainiako produktuen kalitatea "zalantzan" ipini dutela salatu du Espainiako Barne ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcana Espainiako presidenteorde eta Barne ministroak ez du baztertzen Hanburgoko agintarien kontrako neurriak hartzea. "Pepinoen krisia" dela eta espainiako produktuen bermea eta kalitatea "zalantzan" ipini dituztela adierazi du Rubalcabak.

"Ez dugu Haburgoko agintarien kontrako neurriak hartzea baztertzen, geure produktuen kalitatea zalantzan ipini dute", adierazi du Rubalcabak Ser katean emandako elkarrizketan.

Halaber, Espainiako barazkien eta fruituen irudiaren aldeko kanpaina bat hasteko nahia erakutsi du Rubalcabak. "Bikainak" direla adierazi du eta merkatuan "oso prezio onean" lehiatzen dutela. "Hori asko gustatzen ez zaien lekuak daude, lehiakortasuna oso gogorra da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea