Gizartea -
Donostia Ospitalean
Gipuzkoarrari egindako probek emaitza negatiboa eman dute
40 urteko gizonezkoa maiatzaren 21ean ingresatu zuten, Alemanian izan ostean. Osasun Sailetik esan dutenez, "oso kasu susmagarria" da.
Erredakzioa
Gipuzkoar bat Donostiako Ospitalean ingresatuta dago joan den maiatzaren 21az geroztik, ustez E. coli bakterioak kutsatuta.&' || 'nbsp;40 urteko gizonezkoa maiatzaren 21ean ingresatu zuten, Zaintza Intentsiboko Unitatean dago, larri, konorterik gabe, baina hobera egin du.
Gipuzkoarrari egin dizkioten proba ezberdinek emaitza negatiboa eman dute. Hala ere, medikuek ez dute baztertu E.coli bakterioak kutsatuta dagoenik, eta bihar probak errepikatuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko iturriek jakinarazi dutenez, gaur egin dizkioten proben emaitzak ez dira "erabakigarriak" izango. Gaixoak jaso dituen botikek "gaixotasuna ezkuta dezakete", eta hala gertatu da Europan atzeman dituzten kasuen % 48etan.
Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak eta Jose Manuel Ladron Donostia Ospitaleko zuzendariak, komunikabideen aurrean agerraldia egin dute ustezko kasu honen inguruko xehetasunak emateko.
Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak esandakoaren arabera, "oso kasu susmagarria da", izan ere, gaixoa Alemanian izan zen bidaia batean eta dituen sintomak&' || 'nbsp; E. coli bakterioak sortzen dituenaren modukoak direla azaldu du. Azterketa epidemiologikoen arabera lurralde hartan egon zenean barazki freskoak jan zituen gaixoak.
Dena dela, horren senide, lagun eta lankideek bakterioarekin kutsatzeko batere arriskurik ez dutela azpimarratu dute bertan. Osasun sailburuordearen esanetan, ez dago fruta eta barazki freskoak jateko arriskurik.
Orain arte, Alemania astindu du gogorren bakterio horrek. 329 kasu atzeman dituzte eta 15 pertsona hil dira bertan. Hala ere, Erresuma Batuan, Danimarkan eta Austrian ere atzeman dituzte kasuak; gaixotu diren pertsona gehienak Alemanian kutsatu dira.