Gizartea -

15-M Mugimendua

Bartzelonako 'suminduen' aurkako Mossoen jarrera ikertuko du Europak

Catalunya Plazan bildutako "suminduen" kontra Esquadra Mossoek izandako jokaera aztergai izango du Europako Kontseiluak. 120 lagun zauritu egin ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean, hilaren 27an, Bartzelonako Catalunya Plazan bildutako "suminduen" aurka Esquadra Mossoek izandako jokaera aztertuko du Europako Kontseiluaren menpean dagoen Tortura Saihesteko Europako Batzordeak.

Hilaren 27ko Poliziaren jokaerari buruzko 200 argazkiz nahiz testuez osatutako txostena eman diete Tortura nahiz Tratu Iraingarriak Saihesteko Europako Batzordeko arduradunei. Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak aukeratutako nazioarteko adituek osatzen dute torturak ikergai dituen Batzorde hau.

Batzordeak baieztatu duenez, Esquadra Mossoen jokaera neurririk gabekoa izan oten zen nahiz plaza husten aritu ziren agenteek identifikazio zenbakirik ez eramatea legezkoa ote den argituko dute.

Batzordearen kideak 2008. urtean izan ziren Espainian azken aldiz. Orain, "suminduen" aferarekin batera, "Bolonia plana"ren aurkako manifestazioetan Bartzelonako Poliziak izandako jokaera ere aztertuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea