Gizartea -
Donostia Ospitalean
Gipuzkoar bat ingresatuta, 'E. coli' bakterioak kutsatuta dagoelakoan
40 urteko gizonezkoa maiatzaren 21ean ingresatu zuten, Alemanian izan ostean. Osasun Sailetik esan dutenez, "oso kasu susmagarria" da, baina gaur bertan argituko da bakterioak kutsatuta dagoen ala ez.
Erredakzioa
Gipuzkoar bat Donostiako Ospitalean ingresatuta dago joan den maiatzaren 21az geroztik, ustez E. coli bakterioak kutsatuta.&' || 'nbsp;40 urteko gizonezkoa maiatzaren 21ean ingresatu zuten, Zaintza Intentsiboko Unitatean dago, larri, konorterik gabe, baina hobera egin du.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik adierazi dutenez, datozen orduetan emango dituzte jakitera laborategiko emaitzak, baina litekeena da bakterio horrek kutsatuta egotea.Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak eta Jose Manuel Ladron Donostia Ospitaleko zuzendariak, komunikabideen aurrean agerraldia egin dute ustezko kasu honen inguruko xehetasunak emateko.
Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak esandakoaren arabera, "oso kasu susmagarria da", izan ere, gaixoa Alemanian izan zen bidaia batean eta dituen sintomak&' || 'nbsp; E. coli bakterioak sortzen dituenaren modukoak direla azaldu du. Azterketa epidemiologikoen arabera lurralde hartan egon zenean barazki freskoak jan zituen gaixoak.
Dena dela, horren senide, lagun eta lankideek bakterioarekin kutsatzeko batere arriskurik ez dutela azpimarratu dute bertan. Osasun sailburuordearen esanetan, ez dago fruta eta barazki freskoak jateko arriskurik.
Orain arte, Alemania astindu du gogorren bakterio horrek. 329 kasu atzeman dituzte eta 15 pertsona hil dira bertan. Hala ere, Erresuma Batuan, Danimarkan eta Austrian ere atzeman dituzte kasuak; gaixotu diren pertsona gehienak Alemanian kutsatu dira.