Gizartea -
15-M
M-15 mugimenduak kanpaldi gehienek jarraitzea erabaki du
Horrez gain, Benetako Demokrazia Orainek manifestazio bat prestatu duela iragarri du; datorren urriaren 15ean izango da, Estatu, Europa eta nazioarte mailan.
Erredakzioa
Gasteizen, "haserreek" ez dute Andre Maria Zuriaren plazako kanpaldia bukatutzat emango, gutxienez igandera arte; orduan, batzar orokorra egingo dute, jarraitzen duten erabakitzeko.
Bilbon, ordea, M-15 mugimenduak ez du kanpaldia bertan behera utzi behar denik uste, eta Arriaga Antzokiko plazan jarraituko dute; izan ere, "asko falta da oraindik egiteko".
Bestalde, Benetako Demokrazia Orain plataformak alderdi politikoa sortuko duela ukatu du, baina herri legegintza ekimenak jorratuko dituztela adierazi du.
Tabacalerak Madrilen zuen egoitzan egindako prentsaurrekoan, Benetako Demokrazia Orain taldeko ordezkariek ekimenaren balantzea egin dute, eta joan den maiatzaren 15etik mugimendua asko hazi dela esan dute. "Haserretik konfiantzara igaro gara, ahal dugula eta benetako boterea dugula jakitera igaro gara", gaineratu dute.
Horrez gain, Benetako Demokrazia Orainek manifestazio bat prestatu duela iragarri du; datorren urriaren 15ean izango da, Estatu, Europa eta nazioarte mailan.