Gizartea -
15-M mugimendua
Bilboko 'suminduek' kanpaldiarekin jarraitzea erabaki dute
Ez dute inolako denbora mugarik jarri. Soleko 'suminduek' ere protestarekin jarraitzea erabaki dute eta kanpaldia bertan behera utzi ala ez eztabaidatzen ari dira.
Erredakzioa
"Democracia Real Ya" mugimenduak ez du, momentuz, Arriaga plazako kanpalekua bertan behera uzteko arrazoirik ikusten, "oraindik egiteko asko geratzen delako".
Hori da, hain zuzen, bozeramaileetako batek Efe albiste agentziari esan diona. Bozeramaile honen arabera, igandeko 20:00etarako deitutako batzarran hurrengo egunetarako "antolaketaren inguruko eztabaida" izan dute. "Ez dugu arrazoirik ikusten joan egingo garen ala ez eztabaidatzeko", adierazi du.
Bilboko batzarran 300 pertsona inguruk hartu dute parte eta kanpaldia uzteko inolako denbora eperik ez dutela adierazi dute.
15-M mugimenduak "aurrera egingo du"
15-Mko mugimendukoek proposamen anitz eta ezberdinak eginez hasi dute Puerta del Soleko batzar orokorra. Protesten etorkizuna eztabaidatzen ari dira; batez ere kanpaldiarekin jarraitu ala bertan behera utzi eta mobilizazioak auzoetara eramatea erabaki zain daude.
Batzarra 20:00etan hasi da milaka pertsona daude, adin guztietakoak. Hasieran, Madrileko auzo ezberdinetan egindako batzarretako ondorioak aurkeztu dituzte.
Lehenengo proposamenen artean, kanpaldia bertan behera uztearena egon da, baina ordezkaritza bat bertan utzita herritarrek euren proposamenak egiten jarrai dezaten eta mobilizazioari auzoetan eutsiz.
Beste talde batzuek kanpaldia astebete luzatzea proposatu dute, mugimenduaren ekimenak hobetu zehaztu artean.