Gizartea -

E. coli bakteria

Espainiako pepino, tomate eta berenjenak, jada Austriako merkatutik at

Alemanian 10 hildako eta 1.000 kutsatu inguru daude. Austriak Alemaniari erosi zizikion produktuak eta azken horrek Espaniairi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriak operazio bat martxan jarri du Espainiatik eramandako pepinoak, tomateak eta berenjenak 33 saltokitatik kentzeko, alegia, Alemaniari erosi zizkionak. Era berean, Alemaniak Espaniari erosi zizikion eta, geroago, produktu horietan E. Coli bakteria topatu zuten.

Hori da Pamela rendi-Wahner Osasun Publikoaren zuzendari nagusiak zabaldu duena, Alemanian dagoeneko 10 hildako eta 1.000 kutsatu inguru eragin dituen bakteriaren agerraldia ekiditeko asmoz.

Alemaniako handizkariek ohartarazi zituzten austriarrak eta berehala ekintza bateratu bati ekin zioten produktuak merkatutik kentzeko, Alemaniako osasun agintariek infekzioa eragin duten pepinoen jatorria Espainia zela zabaldu ostean, Hamburgoko merkatu zentraletik zabaldutakoak, hain zuzen.

"Suposatzen dugu saltokiek ez dituztela dagoeneko eskaintzen, baina ziurtatu behar dugu", Rendi-Wagnerrek ORF irrati publikoan esadakoaren arabera.

Austriako Osasun Ministerioak pepino, tomate eta alberjinia espainiarrak suntsitzeko dei egin die kontsumitzaileei, eta ez jateko inolaz ere. Produktuok denda espezializatuetan erosi zituzten, eta denda horien zerrenda Osasun eta Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Austriarrak (AGES) aireratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea