Gizartea -

M-15 mugimendua

'Suminduek' Soletik alde egiten duten ala ez erabakiko dute igandean

Protesta hasi zenetik bi aste bete berri direnean, mugimenduak zein norabide hartuko duen eztabaidatuko dute. Bartzelonan, berriz, 'suminduek' Catalunya Plazan jarraitzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soleko ''suminduek'' "Hartu ezazu Plaza" mugimenduak bultzatutako kanpaldiarekin jarraitu ala ez erabakiko dute igande eguerdiko batzarran. Protesta maiatzaren 15ean hasi zen, herritarrek krisia eragin duen sistemarekin duten haserrea agertzeko.

Mugimenduaren bozeramaile batek Efe albiste agentziari adierazitakoaren arabera, kontsulta prozesua abian jarri dute Madrileko auzo eta herrietan. Larunbatean 12.000 pertsonak parte hartu dute egindako 124 batzarretan eta ondorio guztiak igandeko batzar nagusian azalduko dituzte.

Batzar nagusi horren amaieran, jarduera ireki bat egingo dute nahi duten guztiek euren iritziak eman ahal izateko. Gainera, Soleko kanpaldiarekin jarraitu ala ez erabakiko dute. Eztabaida bera izango dute euskal ''suminduek'' eta Estatuko guztiek igandean egingo dituzten batzarretan.

Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeen ostean mugimenduak indarra galdu zuela bazirudien ere, lurralde guztietan egindako batzarrek milaka pertsona bildu dituzte, ostiralean Catalunya Plazan izandako istiluek bultzatuta.

Atxilotu bakarrak, deklaratzeari uko Ostiraleko istiluetan atxilotutako pertsoma bakarrak uko egin dio Esquadrako Mossoen aurrean deklaratzeari eta epailearen galderei bakarrik erantzungo diela adierazi du. Atxilotuari agintearen aurkako atentatua leporatzen diote.

Gazteak azaldu duenez, lau mossok atxilotu egin zuten Catalunya Plazan egiten ari zirena aurpegiratu zienean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea