Gizartea -

Intoxikazioa

10 hildako Alemanian, Espainiako pepinoen ustezko infekzioagatik

Piztea Espainiatik eramandako pepinoek eragindakoa izan liteke. Azken otduetan, kasu gehiago agertu dira Suedian, Danimarkan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Herbereetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako osasun agintariek beste lau pertsonaren heriotzen berri eman dute, ustez Espainiako pepinoen infekzioak jota. Horiek kontuan hartuta, dagoeneko 10 pertsona hil ditu "E. Coli Enterohemorragica" bakterioak Alemanian eta beste mila pertsona inguru gaixotu ditu.

Germen patogeno horrek sortzen duen sindrome uremiko hemolitikoaren (SUH) azken biktima, 84 urteko emakumezkoa, Lauenburgen hil da, Schleswig-Holstein estatu federatuan (Alemaniako iparraldean), lurralde horretako Osasun Ministerioak jakitera emandakoaren arabera.

Piztea iragarri eta jatorria Espainiatik iritsitako pepinoetan egon zitekeela esan zuten ostegunean Alemaniako osasun agintariek eta horrek kexuak eragin zituen Madrilen. Antza denez, pepinoak Hamburgoko merkatuan saldu ziren, lurraldeko banaketa zentro garrantzitsuan.

''E. Coli'' bakterioaren infekzio-pizteak hamar heriotza eragin ditu Alemanian eta 214 gaixo, horietatik % 68 emakumezkoak dira. Suedian 10 kasu daude, Danimarkan lau, Erresuma Batuan hiru, Frantzian beste hiru eta Herbereetan bat.

Piztea Hamburgoko inguruan izan da, eta Alemaniatik kanpo izandako kasu gehienak tzerrira bidaiatutako alemaniarrenak izan dira, edo Alemanian izandako atzerritarrenak.

Infekzioa goreneko mailara oraindik ez dela iritsi nabarmendu dute osasun agintariek, ondorioz, garbitasuna arreta bereziz hartzea eskatu diete herritarrei, batez ere Alemaniako iparraldekoei, kasu gehienak hor izan baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea