Gizartea -

M-15 mugimendua Solen

'Suminduek' segurtasun, osasun eta higiene arazoak ukatu dituzte

Barne Ministerioari Bartzelonakoaren pareko erabakiak ez hartzeko esan diote eta Felipe Puigen dimisioa eskatu dute. Bitartean Cataluña plaza "patena" baten pare utzi dute gaur "suminduek".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soleko kanpalekuko Batzarrak ukatu egin du gunean segurtasun arazoak daudela. Udaleko garbiketa zerbitzuek plazan ez daudela osasun arazoak esan dutela gaineratu dute M-15 mugimendukoek web orriaren bitartez.

Sol inguruko trafikoa eteten edita inguruko komertzio txikia kaltetzen ari direla ukatu egin du aipatutako Batzordeak; baita kanpaldian higiene arazoak daudenik ere.

Udalak osasun egoera txarretan egoteagatik espediente bat irekiko ziela egindako mehatxuaren aurrean, M-15 mugimenduko kideek azaldu dute garbiketa zerbitzuetako kideek esan dutela ez dagoela "inolako osasun eta higiene arazorik" Sol plazan.

Hori dela eta, Granados kontseilariak plaza husteko egindako eskaera "egiaztatu gabeko gertakizun batzuen gainekoa" dela azaldu dute mugimenduko kideek eta gaineratu dute ez dagoela hori egitera bultza dezakeen "arrazoi juridikorik".

Batzordeak, gainera, ironiaz esan du "herritarren gehiengoak, batez ere bost milioi langabetuek eta egungo sistema sozioekonomikoaren biktima direnek" bat egingo dutela Granadosen hitzekin, egoera "gehiegi degeneratu" dela dioenean.

"Patena" baten moduan

"Suminduek" Kataluña plaza "patena bat" bezain garbi utzi dutela azaldu du gaur garbiketa lanetan parte hartu duen gazte batek. Modu horretan, poliziak atzo "plaza garbitzeko" izandako jokabidea ez zela beharrezkoa salatu dute.

Garbiketa lanetan parte hartu duten gazteetako batzuek salatu dutenez, eurak plaza "garbi" uzteko nahikoa gai dira eta beraz, Mossoak plaza husteko garbiketaren "aitzakia" erabili zutela azaldu dute.

Eskobak, ura, lixiba eta xaboia hartuta, Kataluña plaza kanpaldia hasi aurretik baino "garbiago" utzi dutela azaldu dute M-15 mugimendutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea