Gizartea -

15-M Mugimendua

Mossoek Katalunia Plaza hartu dute 'osasungarritasuna bermatzeko'

Garbiketa taldeak karpak, kartelak eta pankartak kentzen ari dira. 'Suminduek' "jendea bertatik ateratzeko" saioa dela salatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadrako Mossoak Bartzelonako Katalunia Plazan daude 15-M mugimendukoek lekua aldi baterako hustu eta garbiketa taldeei babesa emateko. Helburua, osasungarritasuna bermatzea da.

Garbiketa taldeek karpak, kartelak eta pankartak kendu dituzte eta ordenagailuak eta bestelako objektuak hartu eta kamioietan sartzen ari dira. ''Suminduek'' protestari ekin diote "hau ateraraztea da, ez garbiketa" eta "hau da zuen demokrazia" oihukatuz.

Esquadrako Mossien bozeramaile batek Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, plazan dauden 400 kanpatuei lekua aldi baterako hustea eta garbiketa lanak erraztea eskatu diete. Plazatik alde egin nahi ez badute, lotarako sakuetan geratzeko aukera dute. Hala ere, Barçaren eta Manchesterren partidaren ostean iskanbilarik balego, jaurti daitezkeen objektuak kendu egin beharko dituzte.

Iturri berberak adierazi duenez, operazioa ez da "jendea bertatik ateratzeko", garbiketa taldeei babesa emateko baizik. Hori dela etam kanpatuei lekua husteko eskatu diete, batez ere larunbat gauera begira. Igandean bertara bueltatu daitezkeela ziurtatu diete.

Kanpatuek Catalunya Plazaten erdian eserita jarraitzen dute eta bertatik joateari uko egin diote.

Pertsona batek Poliziarem hesia hautsi eta eserialdira gehitzen saiatu da baina agenteek galarazi egin diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea