Gizartea -

Asteburu honetan

Benetako Demokrazia taldeak ekitaldiak egingo ditu Gasteizen

Ehunka lagunen kanpaldiak bigarren mailan utzi du hauteskunde-kanpaina, botoa emateko bost egun falta direnean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian, milaka lagunek kaleetan eta plazetan igaro dute gaua, gehienbat Madrilen, sare sozialen bidez aldaketa politiko eta soziala eskatzeko deitu duten protesta baketsuarekin bat egiteko. Granadan izan ezik, kanpaldiak izan diren gainerako hirietan ez da liskarrik izan.

Igandean Benetako Demokrazia Orain mugimendua hasi zenetik, Madrilekoa izan da kanpaldi jendetsuena; 600 elkarte eta talde baino gehiagok daude ordezkatuta bertan.

Ehunka lagunen kanpaldiak bigarren mailan utzi du hauteskunde-kanpaina, botoa emateko bost egun falta direnean.

Gasteizen

Benetako Demokrazia Orain plataformak ekitaldi bat prestatu du datorren larunbaterako Gasteizen, "Ola amarilla-Ibiltari horiak-Yellow people in live" leloarekin.

Protestaren antolatzaileek Facebooken bidez egin dute deialdia, eta jantzi horiren bat eramateko eskatu diete parte-hartzaileei.

Ekitaldian parte hartzen dutenei xingola hori bat eta txapa bat emango dizkete. Oraindik ez dute ibilbidea zehaztu eta 18:00etan hasiko, Bueno Monreal kalean, eta 20:00ak arte irautea aurreikusi dute.

Bilbon

"Benetako demokrazia" plataformak Bilboko Arriaga Antzokiarenaurrean antolatutako kanpaldiak gaur ere jarraitzen du. Bertan, 30lagun inguru bildu dira eta ez da aparteko gertakaririk jazo.

Gainera, Arriaga Antzokiaren aurrean egindako kanpaldian parte hartzera eta horrelako elkarretaratzea ez dauden Estatuko beste hirietan ere egitera animatu dute antolatzaileek. Horien aburuz, "beste hiri handietan ez beste, euskaldunak oso berandu ari dira jasotzen mobilizazio horien berriak, baina gero eta interes handiagoa erakutsi ohi dute".

Madrilen

Madrilgo Puerta del Soleko kanpaldian egin duten herritarren asanbladan mobilizazioak 24 ordukoak izatea, kanpaldia gutxienez datorren igandea arte luzatzea eta ostiralean edo larunbatean manifestazio handi bat deitzea erabaki dute.

03:30etik goizaldeko seiak arte eztabaidatu ostean, asanbladan parte hartu dutenek iragan igandeko manifestazioaren ondoren irakurritako aldarrikapenari eustea erabaki dute. Ez direla alderdi politikoen ordezkariak azpimarratu dute eta interes ekonomikoen aurrean giza duintasunari garrantzia ematen dion gizarte bat sortzea eskatu dute.

Asanbladan zazpi batzordetan banatutako herritarrek atera dituzten ondorioak eztabaidatu dituzte. Bileran parte hartu dutenek mugimendu baketsua izateari eman diote lehentasuna.

Era berean, Diputatuen Kongresuan exijentzia zerrenda bat aurkezteko aukera ere proposatu dute, izan ere, han amaituko da larunbatean edo ostiralean deituko duten manifestazioa.

Estatuan

Estatuan hamabost bat hirietan aridira kanpaldiak egiten: Valentzian, Zaragozan, Bartzelonan, Sevillan,Malagan, Cadiz, Oviedon, Palman, Las Palmasen, Santa Cruz de Tenerifen,Iruñean, Santanderren y Valladoliden. Granadan, berriz, Carmenenparantzan bildutako lagunak hustu ditu Poliziak eta agenteei aurreegitea egotzita, hiru lagun atxilotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea