Gizartea -
Protestak
Milaka lagunek elkarretaratzea egin dute berriro Puerta del Solen
Protesta baketsuak izaten jarraitzea eskatu du 'Benetako Demokrazia' plataformako bozeramaile batek. Beste hiri batzuetara ere zabaldu da protesta.
Erredakzioa
Politikarien eta enpresaburuen aurkako haserrea dela eta, gaur milaka lagunek egin dute berriro elkarretaratzea Madrilgo Puerta del Solen, aldaketa politikoa eta soziala eskatzeko. Gutxienez, protesta zaintzeko dozena bat polizia daude Puerta del Soleko plaza historikoan.
20:00etan aldarrikapenak hasi dira berriro "Ez, ez, ez gaituzte ordezkatzen" lelopean. Manifestarien artean kazolak eta Zapateroren aurkako pankartak ikusi dira.
Halaber, hedabideen aurkako oihuak, eta besteak beste, Esperanza Aguirre Madrilgo presidentearen edo Tomas Gomez PSMko buruaren aurkako irainak entzun dira.
Protesta baketsuak izaten jarraitzea eskatu du ''Benetako Demokrazia'' plataformako bozeramaile batek. Horrela, indarkeria erabili nahi duten herritarrak "etxean geratzea" eskatu du bozeramaileak.
Protestaren iraupena
Protestaren iraupena "hasiera batean zehazterik ez" dagoela esan dute elkarretaratzearen deitzaileek, izan ere, "gai asko eztabaidatu behar dituzte eta zenbat herritarrek parte hartuko duten ez dago jakiterik". Gobernuaren Ordezkaritzari ohartarazi diote deitzaileek agiri baten bidez, Twitter sare sozialean.
Dokumentu horretan azaldu dutenez, "bileraren helburuen artean, herritarrek klase politikoaren ustelkeriaz eztabaidatzea, benetako demokrazia aldarrikatzea eta alderdi-bitasuna salatzea daude".
Gainera, "kaleetatik protesta egitea aurrikusi ez" dutela erantsi dute, Solen "bilera estatiko bat" egitea baizik. "Partehartzaile talde batek liskarrik ez izatea bermatuko dute eta identifikatzeko jaka islatzaile bat eramango dute soinean". "Partehartzaileen izaera bakezalea bileraren ezaugarrietako bat da", gaineratu dute.
Bilbon
Gainera, ''Benetako Demokrazia''mugimenduko dozenaka jarraitzaile bildu dira Bilboko Arriaga plazan.Aldaketa politiko eta soziala eskatzeko protesta ekitaldi gehiago eginala ez eztabaidatzen ari dira bildutako lagunak, iragan igandeanegindako manifestaldiaren ostean.
Bilboko mugimendukobozeramaileek azaldu dutenez, mobilizazioekin jarraituko dute asteazkenhonetan krisi ekonomikoaren aurka protesta egiteko, eta baitapolitikari eta bankuen kontra egiteko.
''Benetako Demokrazia''renzenbait jarraitzailek gaua Arriagako plazan igarotzea ez dute baztertu,bozeramaile berdinek jakitera eman dutenez.
Estatuan
100 lagun baino gehiagok, gehienbat gazteek, ''Benetako Demokrazia'' mugimenduarekin bat egin dute Santanderren. Gainera, 250 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Valladoliden. Ehunka lagun bildu dira Granadan, Malagan eta Sevillan politikan eta gizartean aldaketa bat eskatzeko.
200 bat lagun bildu dira gaur Bartzelonako Katalunia plazan, krisi ekonomikoaren aurka protesta egiteko bigarren gaua kanpaturik pasatzeko.