Gizartea -
Bigarren deialdia
Ertzaintzako sindikatuek Bilboko sarbideak blokeatu dituzte berriz ere
Herrizaingo Sailari presioa egiteko, ErNE, ESAN, SiPE eta EUSPEL sindikatuek karabana antolatu dute gaur goizean. "Araudia adosteko negoziazio mahaian seriotasunarekin aritzea" eskatu diote PSEri.
Erredakzioa
Ertzaintzaren sindikatuek deitutako bigarren karabanek Bilboko sarbideak blokeatu dituzte gaur goizean, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.
Ertzaintzaren ErNE, ESAN, SiPE eta EUSPEL sindikatuek Herrizaingo Sailari presioa egiteko asmoz antolatu dituzten karabanak 07:30 aldera atera dira Leioatik, Sestaotik eta Basauritik. Autoak A-8 errepidean elkartu dira eta Sabino Aranatik sartu dira Jesusen Bihotza Plazaraino eta auto-ilarak eragin dituzte.
Aurreko deialdia martxoaren 25ean egin zuten Ertzaintzako agenteek "elkarrizketa eta negoziazio ezagatik" eta bestelako "ekimen eraginkorragorik" egiteko aukerarik ez dutelako. Ertzaintzaren sindikatuek PSEri gatazkaren arduraduna izatea leporatu diote; izan ere, euren ustez, "ez dute gatazkari amaiera emateko gogorik". Hori dela eta, "harrokeria alde batera uztea" eta Rodolfo Aresek zuzentzen duen Herrizaingo Sailari "gertakari honi amaiera ematea" eskatu diote.