Gizartea -
Siria
Gutxienez 21 lagun hil dira Siriako erregimenaren aurkako protestetan
Al Tel hirian eta kostaldeko Yable hirian tiro hotsak entzun dira eguerdiko otoitzaldia amaitu denetik. Otoitz egiten amaitu ostean hasi dira protestan.
Erredakzioa
21 pertsona inguru hil dira gaur Siriako segurtasun-indarren errepresioaren ondorioz, Bachar al Asad presidentearen erregimenaren aurka Siriako hainbat herritan egin diren protestetan.
Siriako Erakunde Nazionalaren eta Giza Eskubideen (ONSDH) zuzendariak, Qurabik, adierazi duenez, Homs hirian, Damasko iparraldean, bost eta hamar pertsona artean hil dira eta Hamanen, hiriburuaren iparraldean, gutxienez bi.
Qurabi Kairon dago egunotan, lekukoen eta Siriako hainbat aktibistaren eskutik informazioa batzen. Damaskotik hurbil dagoen Damasko hirian ere hainbat pertsona zauritu direla gaineratu du.
Hiri horretan eta kostaldeko Yable hirian tiro hotsak entzun dira eguerdiko otoitzaldia amaitu denetik. Otoitz egiten amaitu ostean hasi dira manifestaldiak.
Militarrak leku askotara iritsi badira ere, milaka siriarrek erregimenaren aurka egin dute eta herri eta hiri askotan izan dira protestak, Banias eta Damasko hirietan, besteak beste.