Gizartea -

Ozeanoen eguna

2.000 boluntariotik gora elkartu dira Urdaibain plastikoa uretatik ateratzeko

8 tona inguru bildu dituzte denen artean. Iñaki Arriola Ingurugiro sailburuak iragarri du plastikoentzako estrategia "berezia" izango duela hurrengo hondakinen egitasmoak.

Plasitko bilketa Urdaibain. Argazkia: EiTB
Plasitko bilketa Urdaibain. Argazkia: EiTB
2.500 boluntario eta 300 urpekari ari dira Urdaibain hondakinak garbitzen

1:56

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.000 boluntariotik gora eta 300 bat urpekari eta ontzi elkartu dira gaur Urdaibain uretatik plastikoa ateratzeko, eta zortzi tona inguru bildu dituzte kostan eta barrualdeko biosferan.

Gaztelugatxetik Elantxoberainoko zatia garbitu dute, Urdaibairen itsasadarraren ekialdeko eta mendebaldeko eremuan; Bermeoko urpekarien taldeak eta Zero Plastiko Urdaibaik antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin.

Iñaki Arriola Ingurugiro sailburuak esan du Ozeanoen Mundu Egunaren harira egin dutela garbiketa, eta azpimarratu du ekimenaren garrantzia ez dela soilik plastikoa jaso izana, baizik eta plastikoak ingurugiroan duen eraginaren kontzientziazio lana.

Gainera, sailburuak iragarri du plastikoentzako estrategia "berezia" jasoko duela hurrengo hondakinen egitasmoak.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, EAEn urtero 350.000 tona hondakin plastiko sortzen da, eta % 42a hiri hondakinetik dator. Zati horretatik, % 61 zabortegietara doa, % 25 birziklatzen da, eta % 13a erraustegietan erretzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Albisteak Bermeoko hondartza Ingurumena albisteak Euskadiko kutsadura gaur Urdaibairi buruzko albisteak