Gizartea -

Aranzadi

Gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Gamiz-Fikan

Bilbo erori aurreko egunetan hil eta lurperatu zuten udalerri bizkaitarreko baso eremuan. 2003tik, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, guztira, 44 hobi atera dituzte.

Gudariaren gorpuzkiak, Gamiz-Fikan. Argazkia: EITB
Gudariaren gorpuzkiak, Gamiz-Fikan. Argazkia: EITB
Duela 82 urte hildako gudari bat hilobitik atera dute Gamiz-Fikan

1:23

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aranzadik, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Bilboko defentsa-lerroan 1937an hil zuten gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Gamiz-Fikan (Bizkaia).

Bilbo erori aurreko egunetan hil eta lurperatu omen zuten Bizkaiko baso-eremu horretan. Hobia 2017ko azaroan aurkitu zen, Lander Mella Gamiz-Fikako herritarraren lekukotzari esker; Elortatxu auzotik hurbil dagoen zona batean, Bilboko defentsa-lerrotik hurbil, ustez gorpu bat lurperatu zutela adierazi baitzuen.

Desobiratzea Aranzadiko talde batek egin du, Paco Etxebarriaren zuzendaritzapean. Taldeak zenbait hezur-zati berreskuratu ditu eta, ikerketen arabera, hezur horiek frankistak Bilbora sartu aurretiko egunetan izan ziren borroketan, 1937ko ekainaren 19an, erori zen gudari batenak ziren.

2003tik, Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, guztira, 44 hobi atera eta Gerra Zibilean hildako 106 pertsonen gorpuzkiak berreskuratu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Jaurlaritza Gizartea Frankismoa Memoria Historikoa Aranzadi Zientziak lurpetik ateratzea Paco Etxeberria