Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat larri dago, Barakaldon eraso bat jasan ostean
06:30 aldera izan da erasoa, diskoteka baten parean, eta gizona Gurutzetako ospitalera eraman dute konortea galduta.
eitb.eus
Gizonezko bat larri dago Barakaldoko diskoteka baten parean jasan duen eraso baten ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Erasoa 6:30ean izan da, eta Ertzaintza Zaballa kalera bertaratu denean gizona lurrean zegoen, zaurituta eta konortea galduta. Lehenik udaltzainak joan dira, baina larritasuna ikusita, Ertzaintzari deitu diote.
35 urteko zauritua larri dago Gurutzetako ospitalean, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian gertakaria argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea