Gizartea -
Gaztelu plazan
Yanela Zarumaren lagunek "justizia" eskatu dute Iruñean
Familiako bozeramaileak Yanelaren "hilketa basatia" salatu du, "gertatutakoak ez du inolako justifikaziorik".
Erredakzioa
Hainbat erakunde sozial eta herritar Yanela Zaruma Cabrera gaztearen lagunekin bat egin dute Iruñeko Gaztelu plazan Yanelaren hilketa gaitzetsi eta "justizia" eskatzeko. Yanela Zarumaren hilotza Beriainen aurkitu zuten, La Morea ur biltegian, idarkeria zantzuekin.
Kontzentrazioa 18:00etan hasi da ''Indarkeria gehiagorik ez. Aski da! Indarkeria'' eta ''Justizia eskatzen dugu'', lelopetan. Ekitaldia senitartekoek antolatu dute, zenbait erakunde sozialekin batera, baina azkenean ezin izan dute bertan egon.
Manifestari gehienek Yanelaren argazkiak zeramatzaten, ''Beti gogoan izango zaitugu'' eta ''Aski da, hilketa gehiagorik ez'' kartelak, besteak beste.
Hildakoaren bikotekide ohiak atxilotuta jarraitzen du, ustez gertatutakoarekin zerikusia duelakoan. Igandean, 10:00etan, epailearen aurrean deklaratuko du.