Gizartea -
Astelehenean agertu zen gorpua
Epaileak atxiloaldia luzatu dio Yanela Zarumaren bikotekide ohiari
Igandera arte luzatu dio epaileak atxiloaldia, "kriminalitate zantzuak" ikusi baitizkio. Atxilotuak ukatu egin du Burlatako neskaren hilketarekin zerikusirik duela.
Erredakzioa
Iruñeko 4. instrukzioko epaitegiko titularrak Zaruma Cabreraren bikotekide ohiaren atxiloaldia igandera arte luzatzea erabaki du Yanela. Astelehenean atxilotu zuen Foru Poliziak gaztea horren bikotekide ohiaren gorpua Beriaingo urmael batean agertu eta ordu gutxitara.
Hasiera batean, atzo hartu behar zion deklarazioa epaileak, baina azkenean atzeratzea erabaki du "kriminalitate zantzuak" atzeman baititu. Prozesatze autoan jaso duenez, "beharrezkoa" ikusten du beste diligentzia batzuk egitea E.R.G.LL inputatuari deklarazioa hartu aurretik, "auzia hobeto bideratu eta gertatutakoa argitzeko".
Yanela Zarumak (22 urtekoa) hiru urteko alaba zuen atxilotutako gizonezkoarekin izandako harremanaren ondorioz. Neskaren gurasoek astelehenean bertan salatu zuten alabaren desagertzea, hilotza agertu eta ordu batzuetara. Iruñeako instrukzioko 4. epaitegiko arduraduna ari da auzia gidatzen eta sumarioa sekretupean ezarri du.