Gizartea -
Yanela Zarumaren hilketa
Atxilotuaren DNA hilotzean aurkitutako arrastoekin alderatzen ari dira
Epaileak Yanela Zaruma 22 urteko emakumearen ustezko hiltzailea galdekatu du eta igandera arte atxilotua egongo da. Bitartean, Burlatako Udala gorpua Ekudorrera aberriratzeko lanetan ari da.
Erredakzioa
Foruzaingoak ikerketan jasotako aztarnek Yanela Zarumaren bikotekide ohia jotzen dute hilketaren susmagarri nagusitzat.&' || 'nbsp;
22 urteko neska gaztearen gorpua joan den astelehenean aurkitu zuten Beriainen (Nafarroa), Morea lakuan, indarkeria zantzuak zituela.La Morea lakuan, Nafarroan, indarkeria zantzuekin.
Biktimaren azazkaletan aurkitutako arrastoei egindako DNA proben emaitzak ez dituzte oraindik zabaldu, baina Nafarroako komunikabide batzuek atxilotuaren DNArekin bat datozela iragarri dute.
Hilketaren susmagarri nagusia, Yanelaren mutil lagun ohia eta haren hiru urteko alabaren aita, ostegun honetan galdekatu du epaileak eta atxilotua egongo da igandera arte.
Bitartean BurlataBitartean Burlatako berdintasunerako udal bulegoa biktimaren gorpua Ekuadorrera aberriratzeko lanak egiten ari da. Horrez gain Yanelaren senideei eta hiru urteko alabari laguntza psikologikoa eskaini diete.