Gizartea -
A-8an
Bide itzulgarri bat erabiliko dute Kantabriara doan trafikoa arintzeko
EAEko errepideetan egiten den bide itzulgarrien lehen etsegua da. "Gatazkatsua izaten den" puntu batean (A-8a Kantabria norabidean asteburu baten hasieran) zirkulazioa hobetzen saiatzea da helburua.
Erredakzioa
Bide itzulgarri baten funtzionamendurako lehen proba egingo dute A-8an datorren ostiralean, arratsaldean. Euskadin egiten den aurreneko proba izango da, gaur Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Puntako orduetan Euskal Herritik Kantabria norabidean irteten den trafikoa, hirugarren bide baten bidez arintzeko azken hilabetetan zehar egin diren kalkulua frogatzera zuzenduta dago lehen entsegu hau, Jaurlaritzaren arabera.
Datozen astetan esperientzia errepikatuko da, beti zirkulazio norabide berdinean, eta ekainean kontrako norabidean hasiko dira probak, itzulera-trafikoa Bizkairantz arintzeko.
Gauzak horrela, ostiraleko arratsaldeko lehen ordutik aurrera, Kantabria norabidean zirkulatzen duen A-8ko trafikoaren parte batek hogeita hamaika kilometrotan zehar, Ugaldebieta eta Liendoko irteeraren artean, antolatuko den hirugarren bide batetik egingo du, kontrako norabideko bideetako bat mugatuko dela.
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan egiten den bide itzulgarrien lehen etsegua da. "Gatazkatsua izaten den" puntu batean (A-8a Kantabria norabidean asteburu baten hasieran) zirkulazioa hobetzen saiatzea da helburua. Bide itzulgarria Ugaldebieta zerbitzugunearen ondoan hasiko da, 130,2 puntu kilometrikoan, eta 31 kilometro igarota amaituko da, 160,7 puntuan, Liendoko irteeratik hurbil.
Bide berri hau erabiltzea erabakitzen duten ibilgailuek amaierara arte egin beharko dute, hau da, ezin izango dituzte hartu tarte horretan dauden irteerak, Castro edo Laredokoa adibidez. Beraz, aukera hau diseinatuta dago puntu urrunagoetara (Laredo edo Kantauri itsasoko ertzeko beste gune batera) joaten diren gidarientzat. Zirkulazioa bide itzulgarri honetatik turismoetara (atoirik gabe) mugatuta egongo da. Uneoro argiak piztuta eraman behar izango dituzte, 80 km orduko abiadura ezin izango dute gainditu eta segurtasun distantzia mantendu behar izango dute.
Behin-behineko bide honetara sartzeko, ibilgailuak ezkerreko bidetik hurbildu behar izango dira. Bide itzulgarriaren hasiera behar den moduan egongo da adierazita kilometro eta erdi lehenagotik. Lehen entsegu honen emaitzak konprobatutakoan, hurrengo asteetan zehar errepikatuko da esperientzia, Aste Santuko eta, batez ere, udako hilabeteetako irteeretan funtzionamendurik onena lortzeko. Aipatutako dispositiboa asteburuen hasieran ezarriko da ekaina eta iraila artean, eta gainontzeko urteko zubietan eta opor-irteeretan. Ekainean hasiko dira entseguak kontrako norabidean; igande arratsaldetan edo oporren bueltetan antolatuko da bide itzulgarria. du. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak azaldu duenez, bidea erabiltzen den egun bakoitzean 8.000 ordu eta 20.000 litro erregai ekonomizatuko dira; halaber, CO2ko emisioak % 55 murriztuko dira. Gidarientzako estimatu den aurrezpen ekonomikoa 100.000 euro ingurukoa izango da.