Gizartea -

Europako Parlamentua

EAJk Garoñako zentrala ixtea eskatu du Estrasburgon

Izaskun Bilbao eurodiputatuak salatu duenez, lehenengo belaunaldiko zentrala da, bizitza erabilgarria agortu zaio eta 80 kilometroko perimetroan bi milioitik gora biztanle ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatu du Europako Parlamentuan, Estrasburgon. Jeltzaleen ordezkariak salatu duenez, lehenengo belaunaldiko zentrala da Garoñakoa (Fukushimakoa ere bai), bizitza erabilgarria agortu zaio eta 80 kilometroko perimetroan bi milioitik gora biztanle ditu.

Bilbaok azpimarratu duenez, Japoniako krisi nuklearra ezin da aprobetxatu "manipulatzeko", baina herritarrek "arazoen pareko irtenbideak" izateko eskubidea dute. Hori dela eta, iragarri dituzten segurtasun frogak "azkarrak eta gardenak" izatea exijitu du eta "zaharrak edo segurtasun eskasekoak direla" frogatzen den kasuetan Estatuak zentrala itxi behar duela aldarrikatu du.

Bilbaok Europako Parlamentuaren babesa eskatu du Garoñako zentrala ixteko, bi milioitik gora pertsona bizi baitira horren inguruan.

Buruzagi jeltzaleak segurtasun irizpide prebentiboak indarrean jartzea ere proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea