Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Beriainen hilda aurkitu zuten emakumea Burlatakoa zen

Yanela Zaruma Cabrera 22 urteko emakumea zen eta indarkeria matxistaren beste biktima bat izan daitekeela uste dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Beriaingo (Nafarroa) La Morea lakuan aurkitu zuten emakumearen gorpua Yanela Zaruma Cabrera Burlatako 22 urteko emakumearena zen, ikerketako iturriek azaldu dutenez.

Espainiako Poliziak azaldu duenez, gorpua topatu eta ordu gutxira, Ekuadorreko senar-emazte batzuek 22 urteko alaba igandetik desagertuta zegoela salatu zuten.

Salakera horretan, gaztea nolakoa zen deskribatu zuten, eta Iruñeko laugarren Instrukzio Epaitegira igorri zuten idazkia. Bertan, biktima identifikatu zuten.

Oraingoz ez dute hipotesirik baztertu, baina gorpuak indarkeria zantzuak dituenez, indarkeria matxista auzia izan litekeela uste dute.

Gorpua 07:40an topatu zuen La Morea lakutik paseatzen ari zen herritar batek. Eremua hesituta daukate oraindik.

Suhiltzaileak balizko frogen bila izan ziren atzo, emakumezkoa identifikatzeko eta heriotza zerk eragin duen argitzeko, baina ez zuten lortu.

Eremua industriagune baten alboan dago, eta parkea ez bada ere, handik pertsona asko pasatzen dira, Rafael Blanco alkateak adierazi duenez.

Biktimak 3 urteko seme bat zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea