Gizartea -
Osasuna
Detekzio goiztiarrak koloneko minbizia kasuen % 90 sendatu ohi ditu
Osakidetzak 1.700 kasu berri antzematzen ditu urtero. 50 eta 69 urteko bitarteko emakumezkoei eta gizonezkoei zuzendutako minbizia goiz detektatzeko programak 234 tumore antzeman zituen iaz.
Erredakzioa
Koloneko minbizia kasuen % 90k sendatzeko aukera handiak ditu eta hori dela eta, garrantzi handikoa da Osakidetzak sustatutako detekzio goiztiarreko programetan parte hartzea. 2010 urte bitartean, 71.793 lagun artatu zituen programa honek eta gehiengoari ez zitzaien inolako lesiorik aurkitu. % 17ri, berriz, kolonoskopia bat egin zitzaien.
50 eta 69 urte bitarteko emakumezkoei eta gizonezkoei zuzendutako programa honi jarraituz, oraindik osasuntsu dauden lagunei gorozkien azterketa egin zitzaien. Osasun zentroetako langileei eman zizkieten eta ondoren, horren emaitzak etxean jaso zituzten.
Detekzio goiztiarrak minbizia artatzeko denbora irabaztea eta terapia ez erasotzaileak erabiltzea ahalbidetzen du. Bihar, koloneko minbizia goiz detektatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harian, ohitura osasuntsuetako bizitzaren garrantzia azpimarratu du Osakidetzak. Honen esanetan, funtsezkoa da "dieta orekatua jarraitzea, ariketa fisiko arina egitea, eta alkohola eta tabakoa bereziki saihestea".
14.000 lagun hiltzen dira urtero Espainian, koloneko minbiziak jota.