Gizartea -

Ospakizuna

Zergatik ospatzen da gaur zoriontasunaren nazioarteko eguna?

2013tik ospatzen da, NBEren eskutik, eta zoriontasunak eta ongizateak gizakiontzat duen garrantzia azpimarratu nahi dute horrela.

Emakume bat, besoak zabalik, hondartzan, egunsentiaz gozatzen. CCO lizentzia duen argazkia
Emakume bat, besoak zabalik, hondartzan, egunsentiaz gozatzen
Emakume bat, besoak zabalik, hondartzan, egunsentiaz gozatzen. CCO lizentzia duen argazkia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Zorion: poz eta atsegin beteko egoera". Hala dio Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak. Baina hiztegiaz harago, zer da zoriona edo zoriontasuna? Zenbat buru, hainbat aburu!

Norberarentzat zer den gorabehera, zoriontasunak eguna du egutegian: martxoaren 20a. Mundu guztian ospatzen da, gainera. Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2012ko uztailaren 12an ezarri zuen nazioarteko egun hori, eta 2013tik ospatzen da.

NBEren arabera, "zoriontasunaren eta ongizatearen garrantzia azpimarratzea du helburu egun horrek. Gizakion xede unibertsal den aldetik, gobernuek euren politiketan sartzeko beharra nabarmentzen dugu".

Hori dela eta, eguna ospatzeko deia egin die NBEk estatuei, erakundeei eta gizarteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak NBE Udaberria